130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3113
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 1ekoa, Industriako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko deialdirako aurrekontu-kreditua handitzea argitara ematen duena (2015eko ekitaldia).
Ebazpena, 2015eko otsailaren 25ekoa, Industriako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko deialdia argitara ematen duena (2015eko ekitaldia); ebazpen horren bidez, 600.000 euro bideratuko dira xede horretarako.
Aipatutako ebazpenaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakitera emango da deialdi hau ebazteko aurrez ikusitako kreditua eguneratzen edo aldatzen bada.
Kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko programaren barruan eskatu diren laguntzen zenbatekoa, egoki ikusi da 2015eko ekitaldirako programan ezarritako funtsei 111.339 euro gehitzea.
Azaldutako guztia oinarri hartuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko programaren barruan aurkeztu diren eskaeren artetik ahalik eta eskaera-kopuru handienari erantzun ahal izateko,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinaraztea Industriako sailburuordearen 2015eko otsailaren 25eko Ebazpenean kontsignatutako aurrekontu-kreditua, guztira, 711.339 eurokoa izango dela 2015eko deialdirako. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko deialdia.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 1a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.