Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3112

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 24koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, «Akuaponia teknika erabiliz, Tilapia arrainaren hazkuntza jasangarria» akuikultura industrializatzeko Ner Breen Proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza Breen Breeded In Green, S.L. enpresari baimena emateko espediente bat izapidetzen ari da. Hondarribian akuikultura ekoizpen-planta bat ezartzeko da baimena («Akuaponia teknika erabiliz, Tilapia arrainaren hazkuntza jasangarria» akuikultura industrializatzeko Ner Breen Proiektua).

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 86. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoko lerroetan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, hogei egun baliodunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea: «Akuaponia teknika erabiliz, Tilapia arrainaren hazkuntza jasangarria» akuikultura industrializatzeko Ner Breen Proiektua. Kokapena: Hondarribia.

Bigarrena.– Martxan ezarri nahi den jardueraren ondorioz kaltetuak izan daitezkeenek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Espedientea eskuragarri egongo da Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Lakua I eraikina, 3. solairuan; Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 24a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala