130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3108
AGINDUA, 2015eko uztaileko 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzakoa. 520010 kodea, 73. dotazioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 6a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.