130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (207 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3105
1327/2015 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, maiatzaren 9ko 1151/2015 Ebazpena aldatzen duena. Azken horren bidez, I. eranskinean jasotako hartzaileen estatupeko pertsonal finkoaren izendapena argitaratu zen, txanda irekian Ofizialeko kategorian (Mantentze Ofizialeko postu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan postu funtzionalak betetzeko.
Gorako errekurtsoak ebatzi ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1151/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko ekainaren 16ko EHAA, 111. zenbakia), I. eranskinean jasotako hartzaileen estatupeko pertsonal finkoaren izendapena argitaratu zen, txanda irekian Ofizialeko kategorian (Mantentze Ofizialeko postu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan postu funtzionalak betetzeko.
Eskainitako postu funtzionalak betetzeko egiaztatutako titulazioarekin eta prozesuan lortutako puntuazioarekin bat etorriz, txanda irekian Ofizialeko kategorian (Mantentze Ofizialeko postu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan postu funtzionalak betetzeko esleipenerako eskubidea hartzen dute Mikel Busto Campo jaunak eta Francisco Javier González Ibáñez jaunak, eta baliogabetuta gelditzen da David Pedro Alonso Esnaola jaunaren izendapena.
Era berean, 2015eko ekainaren 29ko 201/2015 Ebazpenaren bidez, maiatzaren 29ko 170/2015 Ebazpena aldatuko da. Horren bidez, Ofizialeko (Mantentze Ofizialeko postu funtzionalak) kategorian ondorioen fasean lanpostu hutsen zerrenda argitaratuko da.
Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1151/2015 Ebazpena, I. eranskinean jasotako hartzaileen estatupeko pertsonal finkoaren izendapena argitaratzen duena, txanda irekian Ofizialeko kategorian (Mantentze Ofizialeko postu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan postu funtzionalak betetzekoa dena, aldatzea. honi dagokionez:
Honakoa esaten duen lekuan:
I. ERANSKINA
TXANDA IREKIA – DESTINOEN ESLEIPENA
KATEGORIA: MANTENIMENDU OFIZIALA
LANPOSTU FUNTZIONALA: MANTENIMENDU OFIZIALA
(Ikus .PDF)
Honako hau esan behar du:
I. ERANSKINA
TXANDA IREKIA – DESTINOEN ESLEIPENA
KATEGORIA: MANTENIMENDU OFIZIALA
LANPOSTU FUNTZIONALA: MANTENIMENDU OFIZIALA
(Ikus .PDF)
Beste jardueretan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 1151/2015 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarritakoarekin, urtarrilak 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoa, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarenean eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.