Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
3103

IRAGARKIA, «AFI-Finantza Laguntzak» Programa aldatzeko dena.

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko Administrazio Kontseiluak «AFI-Finantza Laguntzak» Programako 15. artikulua («Laguntza Ordaintzea») aldatzea erabaki zuen 2015eko ekainaren 29ko bileran.

Erabakitako aldaketaren ondoren, honela geratuko da aipatu artikulua:

«15. artikulua. Laguntza ordaintzea.

SPRIk entregatuko du diru-laguntza, ordainketa bakarra eginez laguntzaren erakunde onuradunari, betiere onuradunak aurreko artikuluan adierazitako egiaztagiriak eta likidazio-eskabidea aurkeztu baditu. Laguntza hori erabiliko da mailegu edota finantza errentamenduaren operazioko kapital bizia diru-laguntzaren zenbateko berean murrizteko».

Bilbao, 2015eko uztailaren 2a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala