129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 5 orri.)
- EPUB (381 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3099
IRAGARKIA. Honen bidez, hainbat espediente irekitzeko Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (HSL) eta Segurtasun Pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legean (PSL) ezarritakoa hausteari dagozkionak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da iragarki hau.
Hori guztia argitara ematen da bakoitzari eginiko jakinarazpen ondorioetarako, interesatuek horren berri izan dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:
1.– 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia) aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitze, prozeduran zehar erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, irekitzeko ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango dela, eta, azkenean, hala bada, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Erandio, 2015eko uztailaren 3a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.