Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3097

IRAGARKIA, 2015eko maiatzaren 28an 20-SE-K-2015-23 zehapen-espedientean Gipuzkoako lurralde-ordezkariak hertsapen-isuna jartzeko egindako proposamena jakinarazteko dena.

Oñatiko Zaharra kaleko 15eko Jabekideen Erkidegoari aipatu proposamenaren jakinarazpena ohiko moduan egiterik egon ez denez, hainbat saio egin arren haren bere helbidean (Zaharra Kalea 15, Oñati), iragarki hau argitaratzen da.

Hautsitako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 41. artikulua.

Proposatutako zigorra: Oñatiko Zaharra kaleko 15eko Jabekideen Erkidegoari hiru mila (3.000) euroko hertsapen-isuna ezartzea.

Legezko ohartarazpenak:

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hastia, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea, 10, 3.a, Donostia. Gero, isunaren proposamena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari bidaliko zaio ebazpena emateko.

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

(Ikus .PDF)

Donostia, 2015eko ekainaren 24a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ


Azterketa dokumentala