Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3093

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 424/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 424/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Ana Perez Yenesan.

Abokatua: Roberto Enrique Gutierrez Balmaseda.

Prokuradorea: Soraya Martinez De Lizarduy Portillo.

Demandatua: Fiskaltza, eta Leonor de Leon Morla.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, 222/2015 epaia eman da 2015-04-22an, eta honako hau da haren epaitza:

222/2015 epaia, epaitegi honetan bideratutako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 424/2014 prozeduran emandakoa. Alderdiak: batetik, Ana Pérez Yenesan demandatzailea, Martínez de Lizarduy prokuradorearekin, eta, bestetik, Leonor de Leon Morla demandatua, auzi-ihesean dena eta prozesu-ordezkaririk ez duena. Fiskaltzak ere parte hartu du.

Leonor de Leon Morla demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala