Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3092

EDIKTUA, 64/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 64/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Atxekolandeta kalea 17ko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Iñigo Palacio Querejeta.

Prokuradorea: Amalia Rodríguez Zúñiga.

Demandatua: Baipromo, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-03-13an, eta honela diote xedapenek:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Palacio Querejeta prokuradoreak Getxoko Atxekolandeta kalea 17ko jabekideen erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda –zeina prozesuan haren oinordeko baita Inmogestión Bidarte, S.L. merkataritzako sozietatea–auzi-ihesean den Baipromo, S.L. sozietatearen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut Inmogestión Bidarte, S.L. sozietateari hamalau mila zazpiehun eta hemezortzi euro eta hirurogei zentimo (14.718,60) ordaintzera, gehi zenbateko horren legezko interesak 2015eko urtarrilaren hamabostetik aurrera; eragindako kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Baipromo, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko martxoaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala