129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3089
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 724/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 724/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Zullin Yessenia Macias Constante.
Alderdi demandatua: Nedis Xavier Alcivar Briones.
Gaia.
Judizio horretan, 2015-06-04an epaia eman zen, eta honako erabakiak ditu:
ERABAKITZEN DUT:
Nedis Xavier Alcivar Briones jaunaren aurka, Zullin Yessenia Macias Constante andrearen izenean eta ordez epaitegietako Duñike Agirrezabalaga Ugarte prokuradoreak aurkeztutako demanda baiestea, eta ondorioz,
1.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Zullin Yessenia Macias Constante amari esleitzen zaizkio.
2.– Guraso-ahala. Guraso-ahala erdibana izaten jarraituko dute aitak eta amak. Gurasoek guraso-ahala elkarrekin baliatzeak zera dakar: adingabeari dagozkion erabaki garrantzitsu guztiak guraso biek elkarrekin adostuta hartu beharra. Erabakiak hartzeko, euren egoerei hobekien egokitzen zaien komunikazio-bidea finkatu beharko dute; komunikazio-bide hori errespetatzera eta betetzera behartuta daude. Besterik adierazi ezean, komunikazioa posta elektronikoz edo burofaxez gauzatuko da, eta hortaz, beste gurasoak ere bide horiek baliatuta erantzun beharko du; hala egiten ez badu, ados dagoela ulertuko da. Adostasunik ez badago, Epaitegiak erabakiko du Kode Zibilaren 156. artikuluan aurreikusitako izapidearen arabera. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:
a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; salbu eta oporretan atzerrira egindako bidaietan.
b) Ikastetxea aukeratzea, eta ikastetxea aldatzea.
c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.
d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.
e) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.
Zaintza ez duen gurasoari aitortu egiten zaio adingabearen eskola-bilakaerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ikastetxeko tutoretzan-jardueratan parte hartzekoa ere. Halaber, semearen tratamenduei buruzko argibide medikoak ere eskatu ahal izango ditu.
Semearekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin larrialdiko egoerarik gertatu bada, edo erabakiak eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak badira.
3.– Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-erregimena. Ez da egoki semearen eta aitaren arteko bisita-erregimenik ezartzea. Semearekiko harremanari berriro ekiteko borondatea agertzen badu aitak, gurasoen akordioaren bitartez hartarako neurriak finkatuko dira, betiere kontuan izanik adingabekoaren ongizatea. Adostasunik ez bada, Nedis Xavier Alcivar Briones-ek aipatu neurria aldatzea eskatu ahal izango du bide judizialetik.
4.– Elikadura-pentsioa: Aitak XXXXX seme adingabearen mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, harik eta hura adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independentea izan arte edo izateko moduan egon arte, fede onez jokatuta. Pentsio hori hilean 250 eurokoa izango da, eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako aldez aurretiko errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo aurreko urtean zehar hori ordezten duen erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera; zenbaketa abendutik abendura egingo da, eta 2016ko urtarrilaren batetik harako ondorioak izango ditu.
Aitak zuzenean eta bere kabuz ordaintzen dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.
Ekonomikoki burujabea ez den semearen bizitzan gertatzen diren ezohiko gastuak aitak eta amak erdibana (% 50) ordainduko dituzte. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (urtero errepikatzen badira); baina beste batzuk berriz sartuko dira, eta katalogo posiblea osorik adierazteko asmorik gabe, honako hauek dira horietakoak: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundetan sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta –prestakuntza-arloan– eskolan atzeratuta egonez gero derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.
Goragoko paragrafoan zehaztutako aparteko gastuak egiteko, guraso bien adostasunezko erabakia beharko da, betiere hura egin aurretik; eta adostasunik ez bada, arazoa epailearen esku utzi beharko da, zeinak erabakiko baitu gastua bi gurasoek ordaindu beharko duten ala ez, ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Ebazpena aldekoa izango da, baldin eta alabarentzako beharrezkoa eta egokia bada gastua eta familiaren zirkunstantziekin bat badator. Behar-beharrezko gastu urgenteak erregimen honetatik kanpo uzten dira, eta horiei dagokienez aski izango da egindakoan ematea informazioa, aldez aurretik ezinezkoa izan bada.
Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa eten egingo da seme adin nagusiko izanik ekonomikoki burujabea denean, betiere KZeko 150. eta 152. artikuluetako amaitze-kausei kalterik egin gabe.
Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.
Prozesuko kostuak ez zaizkio parteetako bati ere.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0724 14. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, erabaki eta sinatzen dut.
Alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki du epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Donostia, 2015eko ekainaren 4a.
IDAZKARI JUDIZIALA.