129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 14 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3088
EDIKTUA, heriotza-deklarazioari buruzko 268/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Patricia Bezos Toricesek, Bilboko (Bizkaiko) Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen honek, honako hau
Jakinarazten dut:
Epaitegi honetan, 268/2015 espedientea bideratu da, Raquel Jobajuria Arteta eta Victor Jobajuria Arteta jaun-andreek eskatuta, haien anaia Victor Jobajuria Artetaren heriotza deklaratzeko. Hildakoa Basaurin (Bizkaian) jaio zen, 1948ko urtarrilaren 10ean, eta Basaurin hil zen, 1948ko urtarrilean bertan, eta haren heriotza inskribatu gabe egon da.
Haren berri duenik egonez gero epaitegiari jakinarazi eta entzunaldia izan dezan argitaratzen da hau.
Bilbao (Bizkaia), 2015eko martxoaren 5a.
MAGISTRATUA.
IDAZKARIA.