Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3080

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 10ekoa, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinarekin jendaurreko erakustaldiaren izapidetik pasatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren diru-laguntzen erregimena arautzeko Lege-aurreproiektua.

Euskal Autonomia Erkidegoaren diru-laguntzen erregimena arautzeko Legea-aurreproiektua prestatu du Ogasun eta Herri Administrazio Sailak; hortaz, hura izapidetu egin behar da, hain justu ere Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoaren arabera.

Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Hartarako, xedapenaren nolakotasuna kontuan izanik eta pertsona onuradunengan eta erakunde laguntzailetan izan dezakeen eraginari begira, proiektua jendaurrean erakutsiko da, hogei egun balioduneko epea batez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuta.

Ondorioz, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 6. eta 8. artikuluetan xedatuarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren diru-laguntzen erregimena arautzeko Lege-aurreproiektua hogei egun balioduneko epean jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Goiko paragrafoan aipatzen den lege-aurreproiektuaren espedientea kontsultatu ahal izango da aipatu epearen barruan, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan –Donostia kalea, 1, 01010 Gasteiz–, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean (www.euskadi.eus). Epe eta leku beretan aurkeztu ahal izango dira nahi diren alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala