129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3078
EBAZPENA, 2015eko ekainaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2014an emandako diru-laguntzak argitara emateko dena.
Urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei ematekoak diren diru-laguntzak ezartzen ditu.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko urriaren 8ko agindu bidez, urtarrilaren 20ko 13/2004 dekretu horretan araututako laguntzen deialdia egin zen 2014. urterako.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onetsi zuen), eta, ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira agindu horren babespean emandako diru-laguntzen kopuru osoa eta onuradunen zerrenda.
Hori guztia dela eta, ondokoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2014an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea. Honekin batera ebazpenaren eranskina doa.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 29a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.