Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3077

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2014an emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanak argitaratzeko II. Lehiaketaren saria esleitu gabe uzteko dena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko urriaren 14ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2014. urterako Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen II. Lehiaketarako (2014ko urriaren 28ko EHAA, 205. zenbakia).

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez, argitaratu zen aurkeztutako kandidaturak ebaluatu eta aztertzeko ardura izango zuen Hautaketa Batzordearen osaera (2014ko azaroaren 17ko EHAA, 219. zenbakia).

Lehiaketaren deialdiaren Bosgarren 4 b) oinarriak ezartzen du lana Lehen argitaraldia izan behar dela. Halaber, Laugarren 2 oinarriaren arabera, Epaimahaiak uste badu aurkeztutako lanak ez direla behar bezain onak, sariak eman gabe gera daitezke.

Adierazitakoagatik, deialdiko Hamargarren oinarrian ezarritakoa ikusita eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2014an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko II. Lehiaketaren saria esleitu gabe uztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 10a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala