Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
3071

EDIKTUA, 2113-2015 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoaren ondoriozkoa.

Abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretuko 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., eta 10. artikuluen, xedapen gehigarrietako lehengo, bigarren eta hirugarrenaren, xedapen iragankorretako lehengo, bigarren eta hirugarrenaren eta azken xedapenaren aurka, 2113-2015 zenbakiko eskumen-gatazka positiboa. Dekretu horren bitartez, desgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkaleku-txartela jaulki eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak arautzen dira.

Abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretuko 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., eta 10. artikuluen, xedapen gehigarrietako lehengo, bigarren eta hirugarrenaren, xedapen iragankorretako lehengo, bigarren eta hirugarrenaren eta azken xedapenaren aurka, Eusko Jaurlaritzak sustatutako 2113-2015 zenbakiko eskumen-gatazka positiboa izapideak egiteko onartzea erabaki du Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, aurtengo ekainaren 9ko probidentziaz. Dekretu horren bitartez, desgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkaleku-txartela jaulki eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak arautzen dira.

Madril, 2015eko ekainaren 9a.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUENA.


Azterketa dokumentala