Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2015eko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3063

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 847/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko lehen auzialdiko 8 zenbakiko epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 847/2014 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Ali Seydou.

Prokuradorea: Iratxe Damborenea Agorria.

Demandatua: Ibrahima Aichatou Kimba.

Prokuradorea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

366/2015 epaia, 2015-06-08koa, 847/2014 adostasunik gabeko dibortzioaren prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko 8 zenbakiko lehen auzialdiko epaitegian bideratu da prozedura hori, Ali Seydou-k eskatuta, Ibrahima Aichatou Kimba-ren aurka.

Ibrahima Aichatou Kimba demandatukidearen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala