Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2015eko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3057

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 30ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan bideratutako 256/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (256/2015 prozedura arrunta) aurkeztu da Segurtasun Saileko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko martxoaren 6ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente-kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia egiten da (2015eko martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 52. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatu duenez gero, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran, egoki baderitzote euren legezko interesen alde egin dezaten.

Arkauti, 2015eko ekainaren 30a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala