127. zk., 2015eko uztailaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
3042
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linearako ponpatze-instalazioen lanari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: lanak.
b) Xedearen deskribapena: Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linearako ponpatze-instalazioen lana.
c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko apirilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 63. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurehun eta hirurogeita bat mila zazpiehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita zortzi zentimo (461.755,28), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko ekainaren 23a.
b) Esleipenduna: Fire-Prot, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta berrogeita hemeretzi mila berrehun eta berrogeita bost euro eta hirurogei zentimo (359.245,60), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: hamaika (11) hilabete.
6.– Bestelako informazioa: proiektu hori Lurralde Garapenerako Funts Europarraren, Federen, laguntzarekin finantzatzen da. Ebazpen/esleipen horrek, 2013ko abenduaren 17ko Europar Legebiltzarreko eta Kontseiluko 1303/2013 Araudiko (EB) 115. artikuluan, 2. atalean, aurreikusitako zerrenda publikoaren barruan sartzeko onarpena dakar berarekin.
Bilbao, 2015eko uztailaren 2a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.