124. zk., 2015eko uztailaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2975
IRAGARKIA, 2015eko ekainaren 23koa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Horren bidez portuko jabari publikoaren emakida bat azkendu dela deklaratzen da.
Atxikita doan zerrendan aipatzen den pertsonari ebazpenaren banakako jakinarazpena egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Bizkaiko portuen lurralde zerbitzuan (Elkano 3, behea; 48011 Bilbao).
2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Garraioetako sailburuordearen aurrean edo ebazpenaren erabakia hartu duenaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 23a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.