124. zk., 2015eko uztailaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2974
IRAGARKIA, 2015eko ekainaren 19koa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena, portuko jabari publikoan utzarazpen administratiboari buruzkoa.
Atxikita doan zerrendan aipatzen den pertsonari ebazpenaren banakako jakinarazpena egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Elcano, 3 behea; 48011 Bilbao).
2.– Interesdunak 10 egun baliodun izango ditu, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, alegazioak agertzeko eta defentsarako bidezko iruditzen zaizkion dokumentu eta egiaztagiriak aurkezteko. Epe hori igaro ondoren, izapidea bideratutzat hartuko da, eta espedientearen jardunak aurrera jarraituko du.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 19a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.