124. zk., 2015eko uztailaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2971
IRAGARKIA, 2015eko ekainaren 2koa, Etxebizitzako zuzendariarena, Etxebizitzako zuzendariaren 2015eko martxoaren 30eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, hau erabaki da: Irungo Elizatxo kaleko 31-B helbidean dagoen etxebizitza jabetzan hartzea, etxebizitza hori eraisteko eta lurzorua Elizatxo pasealekua luzatzeko erabiltzeko.
Erabaki horren berri emateko ahalegina egin den arren, lortu ez denez, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunak horren berri izan dezan; interesdunari banaka egindako jakinarazpentzat joko da honako hau, ohartarazpen hauekin:
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 10 egun balioduneko epea izango du interesdunak ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko, espedientea kontsultatzeko eta espedientean dauden agirien kopiak eskuratzeko. Agiri horiek interesdunaren eskura daude Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1 zenbakian.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 2a.
Etxebizitzako zuzendaria,
IGNACIO BASAÑEZ ALFONSO.