Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2015eko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2969

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziaren egoitza nagusiko lokalak eta Mediterraneo Arroko bulegoak garbitzea helburu duen zerbitzuari buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (URA/009A/2015 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziako Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: URA/009A/2015.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: Uraren Euskal Agentziaren egoitza nagusiko lokalak eta Mediterraneo Arroko bulegoak garbitzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen karatulako 10. puntuan zehaztutakoa.

d) Gauzatzeko epea: 2 urte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurogei mila, ehun eta hirurogeita bost euro eta hogeita bederatzi zentimo (80.165,29) gehi hamasei mila, zortziehun eta hogeita hamalau euro eta hirurogeita hamaika zentimo (16.834,71) BEZarenak; guztira, laurogeita hamazazpi mila euro (97.000).

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Egoitza.

b) Helbidea: Orio kalea, 1-3.

c) Herria eta posta-kodea: Gasteiz (Araba) 01010.

d) Telefonoa: 945 01 17 00.

e) Faxa: 945 01 17 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko uztailaren 22a, 12:00ak baino lehen.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala balegokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europar Batasuneko estatu bateko enpresa ez-espainiarrentzat: berariazko klausula administratiboen karatulan zehaztutakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskariak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 22a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazi-klausula zehatzen agirian zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Orio 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzailea bere eskaintzari eustera behartuta dagoen epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzen gutun-azalak irekitzea.

a) Iritzia ematea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea.

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Orio 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko abuztuaren 4a.

5) Ordua: 11:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Orio 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko abuztuaren 18a.

5) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako informazioa.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna (hala badagokio): ez dagokio.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.info eta www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala