Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2015eko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2968

IRAGARKIA, EC-135 helikopteroak mantentzea eta fabrikatzailearen katalogo ofizialaren arabera piezak berritzea helburutzat duen administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: E-011/2015).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-011/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: EC-135 helikopteroak mantentzea eta fabrikatzailearen katalogo ofizialaren arabera piezak berritzea.

c) Loteak: ez dago.

d) Lizitazioaren iragarkia non eta noiz eman zen argitara: ez dago.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitate barik negoziatua.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 600.000 euro. BEZa: salbuetsita.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-data: 2015eko maiatzaren 4a.

b) Formalizatu den eguna: 2015eko ekainaren 25a.

c) Kontratista: Airbus Helicopters España, S.A.U.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.

Erandio, 2015eko ekainaren 25a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala