124. zk., 2015eko uztailaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
2953
ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurarena, idazkari nagusiak bere kargua utz dezala xedatzen duena.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurak, 2015eko ekainaren 30ean balio osoz egindako bileran, otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 22.1 artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau erabaki zuen:
Teresa Crespo del Campo andrea, berak eskatuta, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko idazkari izateari utz diezaiola. Aldi berean, eskerrona adierazten zaio kargu horretan egindako zerbitzuengatik.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 30a.
HKEEko lehendakaria,
JOSÉ IGNACIO MARTÍNEZ CHURIAQUE.