124. zk., 2015eko uztailaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKO LEGEBILTZARRA
2952
ERABAKIA, Osoko Bilkurarena, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak izendatzeko dena (10/11.07.25.0001).
Eusko Legebiltzarrak, 2015eko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, Bateraezintasunen Batzordeak egindako irizpena onetsi ondoren, erabaki zuen Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak izendatzea.
Lehendakaritza honek, Legebiltzarrean indarrean dagoen Erregelamenduko 105.1 artikuluan adierazitakoari jarraituz, agintzen du Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila erabaki hori.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 25a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN
Eusko Legebiltzarrak, 2015eko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak izendatu ditu, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legeak 15. artikuluko 2. paragrafoan adierazitakoari jarraituz. Hauek dira izendatutakoak:
José Luis Bilbao Eguren jn.
Jesús Mariano García Ruiz jn.
Begoña Marijuán Arcocha and.
Eusebio Melero Beaskoetxea jn.
José Ángel Quintanilla Angulo jn.
M.ª Teresa Crespo del Campo and.
Xabier Txokarro Amunarriz jn.
Eta horrela jasota geratzeko, eta erabakitakoa bete dadin, ziurtagiri hau egiten da Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren oniritziarekin, Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 25ean.
Mahaiko lehen idazkaria,
ANTONIO DAMBORENEA BASTERRECHEA.
Ontzat emana, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.