123. zk., 2015eko uztailaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 3 orri.)
- EPUB (302 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2940
EBAZPENA, 2015eko ekainaren 17koa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2015. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren babesean.
Kontuan hartu da Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren 19.2 artikuluak.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Argitara ematea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda. Lehenengo eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.
Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.