Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2851

IRAGARKIA, Uraren Legea hausteagatik zehapen-espediente bat ireki izanaren jakinaraztekoa dena.

Erabaki horren jakinarazpen pertsonala helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

(Ikus .PDF)

Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik aurrera, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkeztu eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Ohartarazi nahi zaie interesdunei, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen-proposamen gisara ulertu ahal izango dela espedientea hastea.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:

Uraren Euskal Agentzia

Orio kalea 1-3

01010 Vitoria-Gasteiz

Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 30a.

Instrukzio-egilea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.


Azterketa dokumentala