118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2850
IRAGARKIA, Uraren Legea hausteagatik zehapen-espediente bat ireki izana jakinaraztekoa dena.
Erabaki horren jakinarazpen pertsonala helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
(Ikus .PDF)
Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik aurrera, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkeztu eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Ohartarazi nahi zaie interesdunei, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen-proposamen gisara ulertu ahal izango dela espedientea hastea.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:
Uraren Euskal Agentzia
Orio kalea 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz.
Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 12a.
Instrukzio-egilea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.