Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2849

IRAGARKIA, jabari publiko erabiltzeko baimen-espediente batean bertaratu izana jakinaraztekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari jarraituz, ahaleginak egin dira erantsita doan zerrendan zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta– jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Uraren Euskal Agentzian (Orio kalea 1-3, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, biharamunetik aurrera jakinarazitakotzat joko da, lege-ondorio guztietarako, hari dagokion administrazio-egintza (zerrenda zehazten da espedientea).

(Ikus .PDF)

Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 12a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala