118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2848
IRAGARKIA, farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmazia-bulegoak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, (Arabako) Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmazia-bulegoari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 243,99 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.