Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2847

IRAGARKIA, Honen bidez, jakinarazten dira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak, behean zehazten diren zehapen-espedienteen instrukzio-egilea den aldetik, emandako ebazpen-proposamenak, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (HSL) eta Segurtasun Pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legea Organikoan (PSL) ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Espedientepekoei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Interesdunak 15 egun baliodun izango ditu alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko organo instrukzio-egilean, hau da, Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Halaber, aipatutako epean espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero.

Horretarako, helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia.

(Ikus .PDF)

Erandio, 2015eko ekainaren 19a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala