Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2844

EDIKTUA, 2015eko maiatzaren 26ko, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, B-2015-48-1486-M espedienteari buruzkoa.

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendariak, ondoko ediktua eman du

EDIKTUA:

Bi aldiz saiatu ondoren, Azahara Mediavilla Benavente andreari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, B-2015-48-1486-M zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua, Sektore Publikoa arrazionalizatzeko eta Administrazioaren beste aldaketa batzuk jasotzen dituen irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

- Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, laguntza eragin duten seme edo alaben zaintza eta babespea esleituko duen ebazpen judizialaren fotokopia aurkeztu beharko da.

(Ikus .PDF)

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen denetik 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Kale Nagusia kalea 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteizen, 2015ko maiatzaren 26a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

José Luis Madrazo Juanes.


Azterketa dokumentala