118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (169 KB - 1 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2842
IRAGARKIA, zeinaren bidez ez-betetze espedienteen ebazpena jakinarazten baita, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak Ikerketa eta Garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.
Jarraian datorren eranskinean jasota dauden espedienteei dagozkien ebazpenen ohiko jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, argitaratuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetze aldera.
Interesdunek hilabete dute ondo iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan bertan, espedientea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan –Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina– aztertu ahal izango dute.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 11.
Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,
LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.