Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2841

IRAGARKIA, X izpien fluoreszentziazko mikroespektrofotometro baten hornikuntza, Feder funtsekin kofinantziatuta lehiaketa ireki bidez kontratatzeko dena UNPV134E-1785UNPV134E-1785 (20/15 P.I).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goiburuan adierazitakoa.

b) Zenbat halako: bat.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikusi administrazio-klausula zehatzen orria.

e) Emateko epea: ikusi administrazio-klausula zehatzen orria.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio-irizpideren araberako esleipena.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 139.660 euro, BEZik.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b puntuak.

b) Noiz arte eskura daitezkeen: 2015eko uztailaren 17ra arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi administrazio-klausula zehatzen orria.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2015eko uztailaren 17ra arte.

b) Dokumentazioa: ikusi administrazio-klausula zehatzen orria.

c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea 2 – 01005 Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.

Dokumentazioa posta arruntez bidaltzen bada, enpresak posta-bulegoan egindako bidalketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du eta kontratazio-organoari egindako bidalketaren berri eman beharko dio. Eskaintza posta arruntaz bidali izanaren berri emateko, posta elektronikoko mezu bat bidali beharko da honako helbide hauetara: alain.lopezdelacalle@ehu.eus edo joseangel.rekagorri@ehu.es. Dokumentazioa eta bidalketaren berri emateko mezua lizitazio honetarako eskaintzak aurkezteko epea bukatzeko ezarritako eguna baino lehenago bidali beharko dira. Dokumentazioa epea bukatzeko ezarritako egun hori baino beranduago bidaliz gero, ez da onartuko.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a puntua.

b) Eguna: 2015eko uztailaren 23an.

c) Ordua: 11:00etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

11.– Interneteko helbidea.

www.contratacion.ehu.es

Leioa, 2015eko ekainaren 16a.

EHUko 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz egindako eskuordetzaz sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala