118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2840
IRAGARKIA, kultiboan hazitako ehun eta zelulen sekzioetarako laser bidezko mikrodisekzio-sistema bat eskuratzeko prozedura irekiaz lehiaketari buruzkoa egiteko dena (UNPV 134E-1785 proiektua. Feder funtsa) (21/15 P.I).
1.– Kontratua eskaintzen duena.
a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.
2.– Kontratuaren gaia.
a) Deskribapena: goi-buruan adierazitakoa.
b) Zenbat halako: bat.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Emateko lekua: ikus administrazio-klausula zehatzen orria.
e) Emateko epea: ikus administrazio-klausula zehatzen orria.
3.– Tramitazioa, prozedura eta era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: zenbait balorazio irizpideen araberako esleipena.
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 173.000 euro, BEZ kanpo.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Dokumentuak eta argibideak.
a) Helbidea: ikus 1.a eta 1.b puntuak.
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2015eko uztailaren 17ra arte.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikus administrazio-klausula zehatzen orria.
8.– Eskaintzak aurkezteko.
a) Azken eguna: 2015eko uztailaren 17ra arte.
b) Dokumentazioa: ikus administrazio-klausula zehatzen orria.
c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza; 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2; 01005 Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00era.
Dokumentazioa posta arruntez bidaltzen bada, enpresak posta bulegoan egindako bidalketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du eta kontratazio organoari egindako bidalketaren berri eman beharko dio. Eskaintza posta arruntez bidali izanaren berri emateko, posta elektronikoko mezu bat bidali beharko da honako helbide hauetara: alain.lopezdelacalle@ehu.eus edo joseangel.rekagorri@ehu.es. Dokumentazioa eta bidalketaren berri emateko mezua lizitazio honetarako eskaintzak aurkezteko epea bukatzeko ezarritako eguna baino lehenago bidali beharko dira. Dokumentazioa epea bukatzeko ezarritako egun hori baino beranduago bidaliz gero, ez da onartuko.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea eta lekua: ikus 1.a puntua.
b) Eguna: 2015eko uztailaren 23an.
c) Ordua: 11:00etan.
10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
11.– Interneteko helbidea:
www.contratacion.ehu.es
Leioa, 2015eko ekainaren 16a.
EHUko 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz egindako eskuordetzaz sinatua.
Gerentea,
LORE BILBAO ARTETXE.