Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2836

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 17/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Salah Salah jaunaren kontra, Karima Fenzi andreak eskatuta, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegian bideratutako 17/2015 prozeduran –behin-behineko neurriei buruzkoa– autoa eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

178/2015 AUTOA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren bata.

XEDAPEN ZATIA

Honako hau xedatzen dut: Karima Fenzi andreak Salah Salah jaunaren kontra egindako eskaera, behin-behineko neurriei buruzkoa, onartzea, eta, ondorioz, Epaitegi honetan 663/2010 dibortzioan hartutako neurriak behin-behinean aldatzea, honako alderdi hauei dagokienez:

1.– Karima Fenzi andreak berak bakarrik izango du XXXXX seme adingabearen gaineko guraso-ahala, eta agintaritza administratiboetan seme adingabeari buruzko beharrezko izapideak egiteko eta adingabearen nazionalitatea eskatzeko ahalmena izango du.

2.– Behin-behinean, bertan behera geratzen da aitak seme adingabearekiko duen bisita eta egonaldi erregimena, dibortzio-prozeduran ezarritakoa.

Ez zaizkio berariaz inori kostuak ezartzen.

Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 773. artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

EPAILEAREN SINADURA.

Eta Salah Salah demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala