118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2835
EDIKTUA, merkataritza-arloko 79/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: merkataritza-arloko apelazio-errekurtsoa. 79/2015.
Errekurtsogilea: Amboto Developments, S.R.L.
Abokatua: Lola Ansola Zubiaurre andrea.
Prokuradorea: Marta Pascual Miravalles.
Alderdi errekurritua: Bruno Alvarez Amezaga, Pedro Luis Berger Uranga, Imanol Lasarte Garalde, Ibon Ormaechea Irmategui, Pro-Slovak, S.L., Francisco Javier Rodriguez Aristondo eta Luis Alberto Ruiz Alvarez.
Gaia: judizio arrunta.
Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-05-22an. Hona hemen epaitza:
«EPAITZA
Ezesten dugu Marta Pascual Miravalles prokuradoreak Amboto Develioments, S.R.L.ren ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 384/2012 prozedura arrunteko autoetan emandako epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegiak eman zuen 2014ko azaroaren 28an. Errekurtsoa ezetsita, beraz, epai hori berresten dugu. Auzialdi honetan sortutako kostuak, bestalde, alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.
Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.
Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).
Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0079 15. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judiziala ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.
Gure epai honen bitartez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dugu.
Argitalpena: Epaia izenpetzen duten magistratuek berek eman zuten, eta magistratu txostengileak irakurri zuen 2015eko maiatzaren 26an. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, hala izan dela egiaztatzen dut.»
Ricardo Manuel Castillo Barrios demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2015eko ekainaren 4a.
IDAZKARI JUDIZIALA.