118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
2830
EBAZPENA, 2015eko ekainaren 19koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, xedatzen da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 128/2015 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-421/2015-XII administrazio-espedientea, eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak 128/2015 prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-421/2015-XII espedientea bidal dakiola eskatu du. Auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuak 2015eko otsailaren 24an emandako Ebazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horrek onetsi egiten du merezimendu-baremo erkide eta bateratua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko kategoria hauetako lanpostu hutsak: oinarrizko eskalako agente eta agente lehen kategoriak eta ikuskapen-eskalako ofizialorde eta ofizial kategoriak, Ertzaintzan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1.– Eskatutako administrazio-espedientea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.
2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian ager daitezen –128/2015 prozedura laburtuan– eta beren legezko interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Jakinaraz bekie interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 19a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.