118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 5 orri.)
- EPUB (343 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2828
112/2015 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren 2015eko aurrekontua onartzeko dena.
Azaroaren 27ko 4/2014 Legearen bidez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortu zen izaera administratiboko organismo autonomo gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean sartuta, Lehendakaritzari atxikita.
4/2014 Legearen lehen xedapen gehigarria Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren jardueren hasierari buruzkoa da, eta haren bigarren paragrafoan adierazita dago Institutuak bere jarduerei ekiten dien ekitaldi ekonomikorako aurrekontua Jaurlaritzak onetsiko duela eta horren berri emango diola Eusko Legebiltzarreko dagokion batzordeari.
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2015eko ekainaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1 artikulua.– Onartzea Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren 2015eko aurrekontua. Ordainketa-kredituei dagokienez, guztira 550.000 eurokoa da aurrekontu hori. I. eranskinean dago organismo autonomo honen 2015eko gastuen egoera-orria.
Onartzea Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutu organismo autonomoaren 2015eko sarrera-aurrekontua. Ordainketa-kredituen guztirako zenbateko berekoa da aurrekontu hori. II. eranskinean dago organismo autonomo honen 2015eko sarreren egoera-orria.
2 artikulua.– Baimena ematea aurrekontu-plantilla handitzeko, 6 funtzionario-dotazio gehituta, langileen aldetiko baliabide beharrak betetzeko, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzen duen azaroaren 27ko 4/2014 Legeak gomendio utzitako helburuak betetzeko xedeaz.
Dotazio horiek sortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2014 Legearen 13.4 artikukuan xedatutakoa hartuko da kontuan, xehetasun honen arabera:
(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2015eko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 23an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.