Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2824

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 15ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, «Farmakologia» jakintza arloan irakasle agregatu bat kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2014ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez egin zen (2014ko abenduaren 12ko EHAA).

Errektorearen 2014ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bitartez (2014ko abenduaren 12ko EHAA) batzorde bat osatu zen ebazpen horretan bertan deitutako irakasle agregatu plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, horiek guztiak kontuan hartuta,

Errektoreak ebatzi du Sergio Barrondo Lacarra (NAN: 14612211-N) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea, Kodea: AGC8L1 – D00026-8. Jakintza arloa: «Farmakologia». Saila: Farmakologia. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Farmakologia II».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko, Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordetzari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2015eko ekainaren 15a.

Errektorea.

EGINKIZUNAK ESKUORDETUTA (2013/01/30EKO EBAZPENA, 2013/02/13KO EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala