118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
2823
115/2015 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 12. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko ekainaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Miren Aintzane Ezenarro Egurbide andrea Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 23an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.