Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2700

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzarena, zeinaren bidez epatzen baita Aplicaciones Energéticas Andaluzas SL enpresa, interesduna baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salak bideratutako 44/2014-1 prozedura arruntean.

Bitan saiatu arren, ezin izan da posta ziurtatuaz jakinarazi Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariak 2015eko martxoaren 26an emandako ebazpena; beraz, argitara ematen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluaren arabera (Sektore publikoaren arrazionalizatzeari buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluak xedatutakoa betetzeko, Antonio Latorre Ibañez jauna epatzen da, Aplicaciones Energéticas Andaluzas SL merkataritza-sozietatearen ordezkaria den aldetik (Avda. de España 55, Oficina 6, Dos Hermanas, 41703 Sevilla). Horrenbestez, bederatzi eguneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan agertzeko, egoki iritziz gero, 44/2014-1 prozedura arruntean. Izan ere, Uniservis 2001 SAk sustatu du prozedura hori Segurtasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren aurka, haren bidez ukatu baitzen enpresa errekurtso-jartzaileak zenbateko batzuk erreklamatzeko jarritako erreklamazioa, Sestaoko eta Tolosako polizia-etxeetarako girotzeko instalazioak eskuratu eta jartzeko kontratua dela kausa.

(Ikus .PDF)

Erandio, 2015eko ekainaren 8a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala