Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2693

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 551/2013 prozeduraren ondoriozkoa (epaia zuzentzea).

JAKINARAZPEN ZEDULA

Epaia eman da Azpeitiko (Gipuzkoako) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian bideratu den adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 551/2013 prozeduran. Jesus Maria Eizmendi Sanzek eskatuta hasi da prozedura hori, Mirla Evelin Bueno Cardenasen aurka. Honako hau da argitze-epaiaren epaitza:

XEDAPEN ZATIA

1.– Erabaki da prozedura honetan 2015eko urtarrilaren 12an emandako epaia zuzentzea honela:

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

EPAITZA

Baiesten dut Arrizabalaga prokuradoreak Jesus Maria Eizmendi Sanzen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Mirla Evelin Bueno Cardenasen aurkakoa; horrenbestez, deklaratzen dut desegindakotzat Jesus Maria Eizmendi Sanzek eta Mirla Evelin Bueno Cardenasek Azpeitian 2004ko azaroaren 4an eratutako ezkontza, Azpeitiko Erregistro Zibilean inskribatua. Beraz, deklarazio honen legezko ondorio guztiak izango dira, eta ez da adierazpenik egin auzi honetako kostuei buruz.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267,9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Eta Mirla Evelin Bueno Cardenas demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoan), bi mila eta hamabosteko martxoaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala