112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (169 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
AZPEITIKO INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2692
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratutako 551/2013 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Azpeitiko (Gipuzkoako) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 551/2013 prozedura bideratu da, Jesus Maria Eizmendi Sanzek eskatuta, Mirla Evelin Bueno Cardenasen aurka; horren epaia eman da 2015eko urtarrialaren 8an eta honako hau da epaitza:
Baietsi egiten dut Arrizabalaga prokuradoreak Jesús María Eizmendi Sanzen izenean eta ordez aurkeztutako dibortzio-demanda, Ana María Arregui Arocenaren aurkakoa; horrenbestez, deklaratzen dut 2004ko azaroaren 4an Azpeitian Jesús María Eizmendi Sanzek eta Mirla Evelin Bueno Cardenasek eratutako ezkontza (Azpeitiko Erregistro Zibilean inskibatuta) dibortzio bidez desegindakotzat. Deklarazio honi loturiko legezko ondorio guztiak izango ditu honek; ez da zaizkio inori auziaren kostuak egotzi.
Jakinaraz bekio Azpeitiko Erregistro Zibilari, behin epai irmoa izanda, bertan baitago inskribatuta ezkontza; horretarako, behar diren idatzagiriak helarazioko zaizkio.
Ebazpen horren aurka, alderdiek apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete hogei eguneko epean.
Eta Mirla Evelin Bueno Cardenas demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Azpeitian (Gipuzkoan), bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hamabian.
IDAZKARIA.