Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2683

77/2015 DEKRETUA, maiatzaren 26koa, Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SAri baimena ematen diona Sociedad Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa - Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (gaur egun Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.) sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2. artikuluan agindutakoaren arabera, sozietateak parte hartu ahal izango du interes bereziko enpresen sozietate-kapitalean. Horretarako, lehenago Eusko Jaurlaritzak horretarako baimena eman beharko du, eta kasu bakoitzean zehazten diren baldintzetan.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa - Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen xedea da industria-arloko ekimena eta inbertsioa bultzatzea eta sustatzea. Horretarako, zenbait eraikin eraiki, eta lursail-multzoak egokituko ditu, eta horien ustiaketa kudeatuko du errentamendu-formulen bidez, jabetza-eskualdatze bidez edo beste edozein bide erabiliz, prekarioko lagapena barnean dela. Sozietateak, halaber, lokal eta zerbitzuak sustatuko eta merkaturatuko ditu, teknologia zabalduko du, eskualdatzeko jarduerak gauzatuko ditu, eta parkean ezartzekoak diren enpresa hautagaiak gonbidatu eta aukeratuko ditu, hau da, teknologia aurreratuan jarduerak egingo dituzten enpresak.

Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2015eko martxoaren 30ean egindako bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, hain zuzen ere 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan jasotakoari jarraituz Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari baimena eman ziezaion, Sociedad Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa - Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan bi milioi berrogeita hamar mila eta bederatziehun (2.050.900) eurorekin parte hartzeko. Sozietate horren % 100eko partaidetza da hori.

Gehikuntza horren ostean, Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak Sociedad Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa - Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatean izango duen partaidetza % 66,88koa izango da.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko maiatzaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Baimena ematen zaio Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari Sociedad Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa - Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan bi milioi berrogeita hamar mila eta bederatziehun (2.050.900) eurorekin parte hartzeko. Partaidetza hori sozietatearen % 100ekoa izango da. Gehikuntzaren ostean, Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak Sociedad Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa - Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. sozietatean izango duen partaidetza % 66,88koa izango da.

AZKEN XEDAPENA

Onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko maiatzaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala