Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2682

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiari administrazioarekiko 84/2015 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura arrunta) igor dakiola ebazten duena eta interesdun izan daitezkeenei aipatu epaitegian ager daitezen epea jartzen diena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak administrazioarekiko 84/2015 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura arrunta) bidaltzeko eskatu du, zeina ELA, LAB, CC.OO eta UGT sindikatuek aurkeztu baitzuten, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duen abenduaren 30eko 247/2014 Dekretuaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38, 48 eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Espediente horretan interesik eduki dezaketenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatutako epaitegian ager daitezen.

3.– Administrazio-jarduketa horrekin lotutako espedienteak izapidetzen ari direla jakinaraztea; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan (137/2015 prozedura arrunta) eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian (85/2015-B prozedura arrunta).

4.– EHAAn argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 26a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala