Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2679

1025/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Ramón de la Puente Pagola jauna Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzen duena.

Aztertu dugu Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 247/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 10ko EHAAn (47.zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak «curriculum vitae-n» jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Juan Ramón de la Puente Pagola jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Juan Ramón de la Puente Pagola jauna izendatzea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko maiatzaren 15etik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala