112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2677
1023/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko erizaintzako zuzendari izendatzen duena eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.
Aztertu dugu Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 245/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 10eko EHAAn (47. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko erizain lanpostu funtzionalaren 2635 plazaren jabea dena, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea izendatzea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko erizaintzako zuzendari.
Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko maiatzaren 15etik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.
Hirugarrena.– M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.