107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2565
IRAGARKIA, administrazioarekiko 104/15 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesatu orori: Javier Moreno Martínez jaunak 104/15 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 1072/2014 Ebazpenaren kontra ezarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestearen aurka, atzera egiteko isiltasun negatiboagatik. Aipatutako ebazpenaren bidez, 2011ko EPEaren hautaketa-prozesuaren barruan, mantentze-lanetako ofizialaren kategoriako destinoa esleitzen da txanda irekian.
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 3a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.