107. zk., 2015eko ekainaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2564
IRAGARKIA, administrazioarekiko 112/15 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzen dituena.
Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Elena Guillerma Ugarrizak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (112/115 prozedura laburtua) aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko Epaitegian 2014ko otsailaren 23ko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka. Izan ere, erabaki horrek ezesten du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 818/2014 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, zeinen bidez, argitaratzen baita 2011ko EPEko hautaketa-prozesuaren osasun mentaleko erizainen kategoriari dagokionez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destino-esleipena.
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 29a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.